Legezko Oharra

ENPRESAREN DATUAK

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikulua betez, Pontecesoko udalak jakinarazten dizu bere identifikazio-datuak honako hauek direla:

Izen soziala: Concello de Ponteceso
IFK P-1506900
Helbide soziala: Rúa do Concello,18. 15110 Ponteceso, Coruña
Telefonoa: 981 714 000
Faxa: 981 715 028
Komunikazioetarako helbide elektronikoa: concello@ponteceso.net

Erabiltzaileen eta Pontecesoko udalaren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, xede guztietarako, posta bidez edo arestian aipaturiko beste bideetako baten bidez egiten direnean.

SARBIDE- ETA ERABILERA-BALDINTZAK

Legezko ohar honek Pontecesoko udalaren jabetzako webgunearen (aurrerantzean WEB-ORRIA) erabilera arautzen du.

Pontecesoko udalaren web-orrian nabigatzeak erabiltzaile izaera ematen dio eta berekin du Legezko Ohar honetan jasotako xedapen guztiak, aldaketak izan ditzaketenak, erabat eta argi eta garbi onartzea.

Webguea eta bere zerbitzuak sarbide libre eta doanekoak dira. Hala ere, Pontecesoko udalak behar den formularioa betetzearen baitan uzten du bere web-orrian eskainitako zenbait zerbitzu erabiltzea.

Webgunearen eduki guztiak, esaterako, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinua eta iturburu-kodeak Pontecesoko udalaren jabetza dira, eta horien ustiapen-eskubideak ez zaizkio erabiltzaileari lagatzen, web-orriaren erabilera egokirako behar denetik haratago.

Erabiltzaileak Pontecesoko udalari aditzera ematen dizkion datu guztien egiazkotasuna eta gaurkotasuna bermatzen ditu, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren erantzule bakarra da.

Erabiltzailea behartuta dago webgunearen erabilera egokia egitera, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta Legezko Ohar honekin bat datorrena. Erabiltzailea betebehar hori ez betetzearen ondorioz eragin daitezkeen kalte edo galera guztien erantzulea izango da Pontecesoko udalaren edo hirugarren pertsonen aurrean.

ESTEKA-POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Pontecesoko udalak ez du erantzukizuna hartuko erabiltzailea haren webgunean ezarritako esteken bitartez iristen den web-orrien edukien gainean, eta adierazten du inolaz ere ez dituela aztertuko edo kontrolatuko sareko beste web-orri batzuen edukiak. Eta ez du bermatuko aipaturiko esteken bitartez iritsi eta bere jabetzakoak ez diren web-orrien erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Pontecesoko udalak adierazi du bere web-orrian nabigatzearen ondorioz erabiltzaileei eragin dakiekeen kalte oro saihesteko behar diren neurri guztiak hartu dituela. Horregatik, Pontecesoko udala ez da erantzule egingo Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen aurrean.

COOKIEN ERABILERA ETA DATU ESTATISTIKOAK

Web-orri honek ez ditu jasotzen ez biltegiratzen bisitarien datu pertsonalak.
Web-orri honen bidez zerbitzurik onena eskaintzeko eta bere erabilera errazteko xedez, bisitatutako orri-kopurua, bisita-kopurua eta erabilera-maiztasuna aztertzen dira.

Xede horietarako, mundo-R Interneteko zerbitzu-hornitzaileak landutako datu estatistikoak erabiltzen dira. Informazio horrekin, web-orriaren erabilera-maiztasuna aztertzen da konexio-datuen bitartez, eta baita atal bisitatuenak ere. Pontecesoko udalak ez ditu cookiak erabiltzen web-orritik erabiltzaileen datuak biltzeko, eta ez ditu haien IP helbideak erregistratzen.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du cookiak jasotzen dituela jakiteko eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea saihesteko. Dena den, Pontecesoko udalaren webgunean sartzeko ez da derrigorrezkoa cookiak instalatzea.

DATUEN BABESA

Jakinarazten zaizu web-orriko formularioen bitartez eta zeure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Ponteceso, 18; 15110 Ponteceso - Coruña helbidea duen Pontecesoko udalaren fitxategi batean jasoko direla, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eskatutako segurtasun-neurriak betetzen dituen fitxategian. Fitxategiaren helburua kontratatutako edo eskatutako zerbitzua ematea edo administratzea da, eta baita estatistikak egitea, publizitatea bidaltzea eta Pontecesoko udalak etorkizunean egin ditzakeen beste merkataritza-sustapen batzuk egitea ere.

Aipaturiko formularioak bidalita, erabiltzaileak baimena ematen du posta arruntez, posta elektronikoz edo faxez enpresaren produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa eta jakinarazpenak bidaltzeko.

Halaber, Pontecesoko udalak datuak ezeztatu edo zuzenduko ditu okerrak edo ez-osoak direnean edo euren xederako beharrezkoak izateari utzi diotenean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.

Erabiltzaileak atzera bota dezake emandako baimena eta sarbide, zuzenketa, ezeztatze eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzake Pontecesoko udalari idatzita Ponteceso, 18; 15110 Ponteceso - Coruña helbidera edo concello@ponteceso.net helbide elektronikora, behar bezala identifikatuz eta erabili nahi den eskubidea zehaztasunez adieraziz.

Pontecesoko udalak arestian aipaturiko 15/1999 Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak eskatutako segurtasun-mailak hartzen ditu. Hala ere, ez du erantzukizunik hartzen hirugarren pertsonek erabiltzailearen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan eragin ditzaketen aldaketen ondoriozko kalte eta galerengatik.